XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hezkuntza-Sailordetza, Irakaspide-Berrikuntzaren Artezkaritza eta Ikastegien Artezkaritza menpe dituela.

- Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza, Unibertsitate-Artezkaritza eta Zientzia-Politikarako Artezkaritza menpe dituela.

- Eta Hezkuntza-Arduralaritzako Sailordetza, Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkaritza, Baliapide-Artezkaritza eta Lanarigo-Eraentzako Artezkaritza menpe dituela.

Hirugarren Atala.- Sailburuak Teknika-Urgazlaritza baten artezko laguntza du, Urgazlaritza honetan ondorengo ihardutze-alorrak sartzen dira: Lege-Aholkularitza, bertan honako hauek sartzen direla, Lege-Aurregitasmo eta Saloei buruz eta Sailaren agintepeko gaietango edozein mailako arau-manuei buruzko erizpenak ematea.

Sailaren ihardutze-sailek hartutako erabakien aurka egin daitezen jazarpenekiko biderapenak, erizpenak eta erabaki-saloak aurkeztea; Jaurlaritza-Batzarrean aztertzeko gaiak bideratzea eta Legebiltzarrarekiko harremanak, Lehendakaritza eta Zuzentza-Saileko dagokion ihardutze-sailaren bitartez; irakaskuntza-Iraskundeen Babesgoa eta erroldea; eta Sailaren ihardutze-sailek, bere agintepeko gaietan, eskatu diezazkioten lege-erizpenak ematea.

Albistaritza, Argitalpenak eta Zabalkuntza, bertan, honako hauek sartzen direla, Sailaren izen ona eta kanpo-harremanak jarraitu eta zaintzea, Sailaren bozeramalea izatea, eta Sailaren argitalpen, aldizkari eta iragarkien eraentza egitea.

Jokabide-Egitamugintza, Azterlanak eta Argipide-Sistemak, hots, hezkuntza-sistemaren gizaki eta gauzazko eskuarteen epe artein eta laburrerako garapena, Sailaren azterlanak arteztu eta egitea, eta Sailaren argipide-sistema eta informatika-Egitamua, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren informatika-Egitamu eta argipide-sistema orokorretako zati direnez, zehaztu, garatu eta zaintzea.

Teknika-Urgazlaritzaren menpe egongo dira honako Arduralaritza-Atal hauek: - Lege-Aholkularitza.

- Albistaritza, Argitalpenak eta Zabalkuntza.

- Azterlanak eta Agiri-bideak. - Argipide-Sistemak. Laugarren Atala.- 1.- Behin-behingozko zerbitzutan egon daitezen Sailburuaren Aholkulariak Teknika-Urgazlaritzari atxikita egongo dira.

2.- Teknika-Urgazlaritzako Buruak Artezkari-maila izango du.

Boskarren Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua Artezte-Batzarburu izango da, Batzar horrek Sailaren politika eta diruegitamuak gertatzen lagunduko dio; Saileko Sailburuordeek eta Teknika-Urgazlaritzako Buruak osatuko dute Artezte-Batzarra eta esandako azkenak Idazkari-egitekoak beteko ditu.

Aztertu beharreko gaiagatik beharrezkoa izanez gero, Sailburuak izendatutako beste lagun batzuk ere egon ahal izango dira Artezte-Batzarrean.